Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BIBLIOGRAFIA

dibujo.bmp

Jarraian azaltzen diren helbide eta baliabideak erabili ditugu, gure lana burutzeko:

www.google.es

www.wikipedia.org

www.youtube.com

www.hiru.com

www.zientzia.net

www.yahoo.es (foroak)

www.redescolar.ilce.edu.mx/redescolar/publicaciones/publi_volcanes/ (moldatua)

ENCARTA

GEOGRAFIAKO APUNTEAK

BIOLOGIA-GEOLOGIAKO 3. LIBURUA

HARLUXET HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA

UDA ONA IGARO DEZAZUELA!!!

Ondorioak

Hirugarren liburua ebaluatzeko lan ezin hobea iruditzen zaigu. Izan ere, ikasitakoa praktikan lasai eta patxadan idazteko aukera ematen digu honek, azterketako estresa eta urduritasuna alde batera utziz. Bestetik, interneten informazioa aurkitzeko aukera dugunez, gure jakinduria aberastu eta lana txukunago egiteko parada dugu. Azkenik esan, irakasleari ere lana errazten diogula.

Guzti honen ondorioz, blogak abantaila itzelak dituela iruditzen zaigu, batzuetan zure onetik atera bazaitzake ere. Errepikatzeko moduko esperientzia dela deritzogu.

Hemen doa gure agurra, eta blog honetako azken artikulua.

Lurraren barnea

  • Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere.
  • Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Geruza hori sakontasun handiagoz aztertu ahal izan da, sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik baitator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar.
  • Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.

Lurraren erradioa erreferentziatzat hartzen badugu, nukleoaren bi atalak 2.900 kilometroko sakontasunetik gure planetaren erdigunerainoko tarte horretan leudeke (6.370 km.). Mantua 10 eta 50 kilometro arteko sakontasunetik (zein lurrazalen azpian neurtzen dugun kontuan izanik) 2.900 kilometrora doa.

Hurrengo marrazkian gure planetaren banaketa geruzatan ikus dezakezu.

Litosferako plaken mugimendua

Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.

Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 5 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.

Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 30 edo 70 kilometroko lodiera izan dezake. Kristal-haitzek osatzen dute, granitoaren antzekoak direnak, eta ozeanoetako geruza osatzen dutenak baino dentsitate gutxiagokoak dira.

Litosfera, ozeanoetako eta kontinenteetako geruzek eratzen dituzten plaka handitan (litosferako plakak) zatiturik dago, eta plaka horiek etengabe mugitzen ari dira Lurraren barruko energiaren eraginez, fenomeno geologiko anitz sortuz. Ur-gaineratutako lurrak itsasoaren mailaren gainetik daudenak dira, eta planetaren lurrazalaren %29 besterik ez dute betetzen.

Plaka tektonikoak. Zer dira? Zeintzuk dira?

Plaka tektonikoak

Orain arte, blogean zehar askotan aipatu izan dugun kontzeptua, Plaken tektonikena izan da. Baina zer da benetan plaka tektoniko bat?

Plaka tektonikoak astenosferaen gainean igerian dauden litosfera zatiak dira. Euren mugimenduak sortzen ditu munduko egitura gehienak. Honatx, munduko plaka tektoniko garrantzitsuenak:

Nagusienak:

  • Africar Plaka
  • Antarktikako Plaka
  • Arabiar Plaka
  • Australiar Plaka
  • Karibear Plaka
  • Cocos Plaka
  • Eurasiar Plaka
  • Indiar Plaka
  • Juan de Fuca Plaka
  • Nazca Plaka
  • Ipar Amerikar Plaka
  • Pazifiko Plaka
  • Filipinetako Plaka
  • Hego Amerikar Plaka

Txikiagoak:

  • Egeoko Plaka
  • Altiplano Plaka
  • Amuriar Plaka
  • Anatolia Plaka
  • Balmoral Reef Plaka
  • Banda Itsasoko Plaka
  • Birds Head Plaka
  • Birmania Plaka
  • Caroline Plaka
  • Conway Reef Plaka
  • Pazko Plaka
  • Futuna Plaka
  • Galapagos Plaka
  • Juan Fernandez Plaka
  • Kermadec Plaka
  • Manus Plaka
  • Maoke Plaka
  • Mariana Plaka
  • Molucca Itsaso Plaka
  • Hebrida Berrien Plaka
  • Niuafo'ou Plaka
  • Iparraldeko Andes Plaka
  • Iparraldeko Bismarck Plaka
  • Okhotsk Plaka
  • Okinawa Plaka
  • Panama Plaka
  • Rivera Plaka
  • Sandwich Plaka
  • Scotia Plaka
  • Shetland Plaka
  • Solomon Itsaso Plaka
  • Somalia Plaka
  • Hego Bismarck Plaka
  • Sunda Plaka
  • Timor Plaka
  • Tonga Plaka
  • Woodlark Plaka
  • Yangtze Plaka

Muga motak

Irudi:Tectonic plate boundaries.png

Teoria honetan litosferak astenosferaren gainean igeri egiten du. Litosfera zatitua agertzen da plaka tektonikoetan. Plaka hauen arteko mugimenduak hiru motatakoak izan daitezke:

  • Muga dibergenteak: bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta beraz lurrazal berria sortzen denean gertatzen da.
  • Muga konbergenteak: bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu edo talka egiten dute.
  • Muga tranformatzaileak: bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean.

Plaken tektonika

Lurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan konbekzioz egiten da eta horregatik tenperatura gradiante ia-ia adiabatiko bat du. Sailkapen hau mekanikoa da eta ez da nahastu behar Nukleo, mantu eta lurrazala kontzeptuekin. Litosferak lurrazala eta goi mantuaren zati bat hartzen ditu bere baitan. Mantuaren zati bera momentu batean litosfera izan daiteke eta beste garai geologiko batean astenosfera, bere tenperatura, presio eta zizaila deformazioa kontutan hartuta. Oinarria, beraz, litosferaren existentziak ematen digu. Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta biskoelastikoa den astenosferaren gainean igerian dago. Plaka hauek beti daude mugimenduan eta geldoenak milimetro batzuk mugitzen dira urtean (azazkalen hazte abiadura) eta azkarrenak 15 zentimetro mugitzen dira urtean (gutxi gora behera gizakion ilea hazten den abiadura).

Plaka hauek gutxi gora behera 100 kmko lodiera dute. Euren barnealdean mantu litosferikoa da eta kanpoaldean bi motako lurrazala dute: lurrazal ozeanikoa, batez ere silizio eta magnesioz osaturikoa eta lurrazal kontinentala, batez ere silizio eta aluminioz osatua. Ozeanikoak 5 km. inguruko lodiera izan ohi du eta kontinentalak bataz-beste 50 km.

Plaken artek elkarteei plaka muga deitzen zaie. Plaken arteko muga hauek gertaera geologikoei loturik daude, hala nola sumendi, lurrikara eta mendilerroei. Munduan dauden sumendi aktibo gehienak plaken arteko mugan daude, Pazifikoko Su Eraztuna famatuena delarik. Muga hauek behean azaltzen dira sakonkiago.

Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du. Adibidez, Afrikar plakak biak ditu, kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan. Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Arroka mafikoak dituela esaten da. Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino (ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako). 

Chengduko lurrikara bezalako bat hemen gerta al daiteke?

Euskal Herria ez dago subdukzio leku batean kokatua, are gehiago, oso urrun dago horietako bat. Hori dela-eta, oso zaila da Euskal Herrian lurrikara bat gertatzea, eta ezinezkoa, horrelako dimentsiok dituen lurrikara bat gertatzea.

Lurrikara txikiak gertatu izan dira, Hego Nafarroan batez ere. Izabakoa da ezaunena. Baina kasu honetan, gizakiaren eraginarengatik sortutako lurrikara bat da, eta ez naturak eragindakoa.

Hauxe da, subduzio-gune batean ez egotearen abantaila.

Zergatik tsunamiak?


Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.

Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.

Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.

Non daude sumendiak?

mapa3.jpg

 Europa

Izena Herrialdea Altuera
Kliuchevsk Errusia 4.750m
Ichinsk Errusia 3.606m
Etna Italia 3.274m
Hekla Islandia 1.557m
Vesubio Italia 1.279m
Stromboli Italia 926m
Santorin Grezia 584m
Vulcano Italia 480m

Asia eta Ozeania

 

 
Izena Herrialdea Altuera
Mauna Loa Hawai 4.170m
Kerintji Indonesia 3.800m
Fujillama Japonia 3.778m
Rendjani Indonesia 3.775m
Smeru Indonesia 3.678m
Apo Filipinak 3.200m
Asamayama Japonia 2.542m
Mayon Filipinak 2.420m
Ngaurunghoe Zeelanda Berria 2.292m
Kilauea Hawai 1.246m
Sakurashima Japonia 1.144m
Krakatoa Indonesia 808m
     
 Afrika  
Izena Herrialdea Altuera
Kilimanjaro Tanzania 5.963m
Kamerun Kamerun 4.070m
Teide Kanariak 3.717m
Nyiragongo Zaire 3.469m
Fogo Cavo Verde irlak 2.385m
     
 Amerika  
Izena Herrialdea Altuera
Chimborazo Ekuador 6.310m
Lascar Txile 5.900m
Cotopaxi Ekuador 5.897m
Misti Peru 5.852m
Orizaba Mexiko 5.747m
Popocatepetl Mexiko 5.452m
Maipo Txile-Argentina 5.323m
Copiapo Txile 5.080m
Pichincha Ekuador 4.784m
Purace Kolombia 4.700m
Tajumulco Guatemala 4.220m
Colima Mexiko 4.886m
Fuego Guatemala 4.835m
Irazu Costa Rica 4.432m
Lassen Peak Estatu Batuak 3.181m
Reboubt Alaska 3.108m
Paricutin Mexiko 2.743m
Santa Ana El Salvador 2.386m
Momotombo Nikaragua 1.865m
Montagné Pelée Martinika 1.397m
     
 Antartida  
Izena Herrialdea Altuera
Erebus Ross-eko itsasoa 4.023m