Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: 1.- Wegenerren teoria eta frogak

Zergatik aldatzen ari da lurrazala? - Wegenerren teoria eta frogak

maiami 05/06/2008 @ 10:13

Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.

Wegener-ek bere jito kontinentalaren teorian esplikatzen duenez, lur-masa bakarra izan zen gure planeta sortu zenean, gutxi gorabehera globoaren heren bat estaltzen zuena eta gero zatitu egin zen, Amerika mendebalderantz joanez eta Eurasia eta Afrika ekialderantz. Kontinenteek beren kostaldeetan duten elkarren antzak eta, kasu askotan, beren fauna eta flora primitiboak hain antzekoak izateak badirudi hipotesi hau berretsi egiten dutela.

Geroago, uzkurduraren teoria formulatu zen, hots, Lurraren hasierako azala geruza basaltiko fin baten antzekoa zela eta hau, mantua hoztu zenean, uzkurtu egin zela eta, ondorioz, tamainaz murriztu. Prozesu honek eragin zituen arteketatik laba, ur-lurruna eta gasak kanporatu ziren, honela lur-masak eta atmosfera eratuz.

Konbekzioaren teoriaren arabera, bestalde, erdi-isurkari zen mantuan konbekziozko korronte zirkularrak izan ziren eta aipatutako korronteek lurrazalaren aurka igurtziz tolesdurak eratu zituzten. Gaur, kontinenteen eraketari buruz onartuena dagoen teoria plaken tektonikarena da; alegia, Wegener-en jito kontinentalaren teoria eta konbekzioarena konbinatzen dituena.

_______________________________________________________

Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegenerren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikaren teoriaren oinarriak jarri zituen.