Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: 4.- Litosferako plaken mugimenduak

Litosferako plaken mugimendua

maiami 13/06/2008 @ 13:36

Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.

Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 5 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.

Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 30 edo 70 kilometroko lodiera izan dezake. Kristal-haitzek osatzen dute, granitoaren antzekoak direnak, eta ozeanoetako geruza osatzen dutenak baino dentsitate gutxiagokoak dira.

Litosfera, ozeanoetako eta kontinenteetako geruzek eratzen dituzten plaka handitan (litosferako plakak) zatiturik dago, eta plaka horiek etengabe mugitzen ari dira Lurraren barruko energiaren eraginez, fenomeno geologiko anitz sortuz. Ur-gaineratutako lurrak itsasoaren mailaren gainetik daudenak dira, eta planetaren lurrazalaren %29 besterik ez dute betetzen.

Chengduko lurrikara bezalako bat hemen gerta al daiteke?

maiami 12/06/2008 @ 10:23

Euskal Herria ez dago subdukzio leku batean kokatua, are gehiago, oso urrun dago horietako bat. Hori dela-eta, oso zaila da Euskal Herrian lurrikara bat gertatzea, eta ezinezkoa, horrelako dimentsiok dituen lurrikara bat gertatzea.

Lurrikara txikiak gertatu izan dira, Hego Nafarroan batez ere. Izabakoa da ezaunena. Baina kasu honetan, gizakiaren eraginarengatik sortutako lurrikara bat da, eta ez naturak eragindakoa.

Hauxe da, subduzio-gune batean ez egotearen abantaila.

Zergatik tsunamiak?

maiami 12/06/2008 @ 10:00


Edozein fenomenok eragin dezake tsunamia, ur kopuru handi bat laster desplazatzen badu: lurgaineko zein itsaspeko lurrikarak, luiziak, sumendi erupzioak zein meteorito handien talkak. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko deritzatenak). Tsunami bat sortzeko txikiegia den lurrikara batek itsaspeko luizi handi bat sortu dezake, eta honek tsunamia.

Itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten bada, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da, putzuan botatako harri koxkorrak bezala. Lurrikara eragile hauek batez ere sortzen dira plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan. Ur desplazamendua hurbildik hurbilera lekualdatzen da eta uhin luzera handiko (askotan ehunka kilometro luze) eta periodo handiko (hamarka minutu) mugimendua sortzen.

Itsaspeko luiziak pentsa baino ur kopuru handiagoa desplazatu dezakete, tsunamia sortzeraino. Sumendi erupzioek eta meteorito talkek sortutakoak bezala energia kontzentrazio erraldoia izatea iritsi daitezke, baina lurrikarek sortutakoak baino lasterrago sakabanatzen dira, urrutiko kostetara iritsi gabe. Hala ere, iturburutik gertu talka-uhin erraldoiak (solitoiak) altxa ditzakete, Lituya Badiako (Alaska) megatsunamia bezala, zeinek 50–150 metro inguruko olatua sortu baitzuen, inguruko 524 metroko mendietara iritsi zelarik.

Non daude sumendiak?

maiami 10/06/2008 @ 10:22

mapa3.jpg

 Europa

Izena Herrialdea Altuera
Kliuchevsk Errusia 4.750m
Ichinsk Errusia 3.606m
Etna Italia 3.274m
Hekla Islandia 1.557m
Vesubio Italia 1.279m
Stromboli Italia 926m
Santorin Grezia 584m
Vulcano Italia 480m

Asia eta Ozeania

 

 
Izena Herrialdea Altuera
Mauna Loa Hawai 4.170m
Kerintji Indonesia 3.800m
Fujillama Japonia 3.778m
Rendjani Indonesia 3.775m
Smeru Indonesia 3.678m
Apo Filipinak 3.200m
Asamayama Japonia 2.542m
Mayon Filipinak 2.420m
Ngaurunghoe Zeelanda Berria 2.292m
Kilauea Hawai 1.246m
Sakurashima Japonia 1.144m
Krakatoa Indonesia 808m
     
 Afrika  
Izena Herrialdea Altuera
Kilimanjaro Tanzania 5.963m
Kamerun Kamerun 4.070m
Teide Kanariak 3.717m
Nyiragongo Zaire 3.469m
Fogo Cavo Verde irlak 2.385m
     
 Amerika  
Izena Herrialdea Altuera
Chimborazo Ekuador 6.310m
Lascar Txile 5.900m
Cotopaxi Ekuador 5.897m
Misti Peru 5.852m
Orizaba Mexiko 5.747m
Popocatepetl Mexiko 5.452m
Maipo Txile-Argentina 5.323m
Copiapo Txile 5.080m
Pichincha Ekuador 4.784m
Purace Kolombia 4.700m
Tajumulco Guatemala 4.220m
Colima Mexiko 4.886m
Fuego Guatemala 4.835m
Irazu Costa Rica 4.432m
Lassen Peak Estatu Batuak 3.181m
Reboubt Alaska 3.108m
Paricutin Mexiko 2.743m
Santa Ana El Salvador 2.386m
Momotombo Nikaragua 1.865m
Montagné Pelée Martinika 1.397m
     
 Antartida  
Izena Herrialdea Altuera
Erebus Ross-eko itsasoa 4.023m

Nola sortzen dira mendikateak?

maiami 10/06/2008 @ 09:57

mendikate.bmp

Lurrazalak hartzen dituen formak, alegia, haranak, mendiak, etab. etengabe gertatzen ari diren aldaketen ondorio dira. Eskualde batean lurrak duen egitura barne indarrek eta bolkanismoak eragindakoa da. Batzuetan arroka sedimentarioz osaturiko egitura horizontalak aurkitzen dira, beste batzuetan, aldiz, barne-indarrek eragindako tolesturak eta failak. Barne-indarrek sorrarazitako egiturak kanpo-indarrek aldatzen dituzte: haizeak, urak, olatuek, jelak, grabitateak, hotz-beroek, etab.

Bestalde, erliebearen gorabeherak sortzen dituzten eragileen artean barne-indarrak daude. Hauen multzoari diastrofismoa esaten zaio. Indar diastrofikoek mugimendu bertikalak eta horizontalak eragiten dituzte. Indar horizontalek tolesturak eragiten dituzte harri sedimentarioak dauden lekuetan, hauek deformatzeko adinako plastikotasuna baldin badute. Deformatzeko zurrunegiak baldin badira tolestu ordez hautsi egiten dira eta indarrak bertikalak baldin badira, hausturaren parte bat bestea baino gorago geratzen da. Haustura-mota honi faila esaten zaio eta hausturaren bi atalen artean geratzen den koskari jauzia. Era askotako failak daude: normalak, mailakatuak, horizontalak eta alderantzizkoak.

1. galderaren gehigarria - Barne-indarrek lurrazalean sorturiko aldaketak

maiami 05/06/2008 @ 10:20

 aldaketak.gif

Barne-indarrek sortzen dituzten lurrazalaren forma berriak kanpoko eragileen mendean daude. Hauek etengabe ari dira forma horiek aldatzen. Hona hemen prozesu horiek:* Denudazioa: Lurraren gainazaleko materialak desegitea eta ondoriozko erliebe-aldaketa eragiten duten kanpo-prozesuen multzoa. Hiru fasez osatua izaten da: meteorizazioa, garraioa eta higadura.* Meteorizazioa: Harriek agente mekaniko eta fisiko-kimikoen eraginez izaten duten aldaketa-multzoa. Denudazioaren lehen fasea da.dituzte.* Higadura: Lurraren gainazaleko materialak partikuletan desegin, meteorizatu eta higatzen dituzten prozesuen multzoa. Zentzu geologiko zabalean, fenomeno osagarria hartzen du bere baitan: materialak garraiatzea eta beste toki batean metatzea.* Sedimentazioa: Urak, haizeak eta bestelako higatzaileek utzitako materialen metaketa.

Zergatik aldatzen ari da lurrazala? - Wegenerren teoria eta frogak

maiami 05/06/2008 @ 10:13

Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion.

Wegener-ek bere jito kontinentalaren teorian esplikatzen duenez, lur-masa bakarra izan zen gure planeta sortu zenean, gutxi gorabehera globoaren heren bat estaltzen zuena eta gero zatitu egin zen, Amerika mendebalderantz joanez eta Eurasia eta Afrika ekialderantz. Kontinenteek beren kostaldeetan duten elkarren antzak eta, kasu askotan, beren fauna eta flora primitiboak hain antzekoak izateak badirudi hipotesi hau berretsi egiten dutela.

Geroago, uzkurduraren teoria formulatu zen, hots, Lurraren hasierako azala geruza basaltiko fin baten antzekoa zela eta hau, mantua hoztu zenean, uzkurtu egin zela eta, ondorioz, tamainaz murriztu. Prozesu honek eragin zituen arteketatik laba, ur-lurruna eta gasak kanporatu ziren, honela lur-masak eta atmosfera eratuz.

Konbekzioaren teoriaren arabera, bestalde, erdi-isurkari zen mantuan konbekziozko korronte zirkularrak izan ziren eta aipatutako korronteek lurrazalaren aurka igurtziz tolesdurak eratu zituzten. Gaur, kontinenteen eraketari buruz onartuena dagoen teoria plaken tektonikarena da; alegia, Wegener-en jito kontinentalaren teoria eta konbekzioarena konbinatzen dituena.

_______________________________________________________

Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegenerren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. Ilargia edo eguzkiaren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikaren teoriaren oinarriak jarri zituen.