Litosferako plaken mugimendua
Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.
Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 5 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.
Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 30 edo 70 kilometroko lodiera izan dezake. Kristal-haitzek osatzen dute, granitoaren antzekoak direnak, eta ozeanoetako geruza osatzen dutenak baino dentsitate gutxiagokoak dira.
Litosfera, ozeanoetako eta kontinenteetako geruzek eratzen dituzten plaka handitan (litosferako plakak) zatiturik dago, eta plaka horiek etengabe mugitzen ari dira Lurraren barruko energiaren eraginez, fenomeno geologiko anitz sortuz. Ur-gaineratutako lurrak itsasoaren mailaren gainetik daudenak dira, eta planetaren lurrazalaren %29 besterik ez dute betetzen.
Tagak: litosferako mugimenduak
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

